BERRIOZARKO UDAL HAUR ESKOLA
HEZKUNTZA-PROIEKTUAREN FUNTSEZKO OINARRIAK
Eskolan Loris MAlaguzzi, Reggio Emiliako udal haur eskolak eta Emmi Pikler-en hezkuntza ikuspuntua dira gure iturriak.
Beraz honakoak dira gure oinarriak:
Emmi Piklerrek jarduera autonomoari (mugimendu askea, esaterako) haurrak berak hasitako jarduerari, ikasketa autonomoari eta "gaitasuna" nozioari ematen dien garrantzia.
Familien eta komunitatearen elkarrizketa eta parte-hartze demokratikoa Eskola Kontseiluaren bidez.
Hezkuntza bikotea elkarrizketa, alderaketa eta adostasuna oinarriak dituen lanaren ardatz gisa.
Langile ez-irakasleen parte-hartzea hezkuntza proiektuan.
Bilera pedagogikoetan hausnartzen dugu haur eskolako hezkuntza lanari buruz.
Formakuntza iraunkorra Loris Malaguzziren eta Reggio Emiliako hezkuntza proiektuetan sakontzeko, baita beste gai batzuetan trebatzeko ere.
Kontuan izatea Eskolako edozein une eta espazioa abagune hezigarria izan daitekeela, inoiz ez asistentziazkoa soilik.
Jolasa haurren etengabeko ikasbide gisa hartzea.
Haurren eguneko lana talde txikietan kokatzea.
Ikerketa iraunkorra.
Dokumentazioa.
Afektibitatea eta gizabanakoaren errespetua.
Haurra
ehunez egina dago.
Haurrak ehun hizkuntza ditu
ehun esku
ehun pentsamendu
ehun pentsatzeko era
jolasteko eta hitzegiteko
ehun beti ehun
entzuteko era
harritzeko maitatzeko
ehun poztasun
abesteko eta ulertzeko
ehun mundu
aurkitzeko
ehun mundu
sortzeko
ehun mundu
amesteko.
Haurrak
ehun hizkuntza ditu
(eta gainera ehun ehun ehun)
baina laurogeita hemeretzi lapurtzen dizkiote.
Eskolak eta kulturak
burua gorputzetik bereizten dizkiote.
Esaten diote:
pentsatzeko eskurik gabe
jarduteko bururik gabe
entzuteko hitzegin gabe
ulertzeko alaitasunik gabe
maitatu eta harritzeko
Pazkotan eta Gabonetan soilik.
Esaten diote:
jadanik existitzen den mundua aurkitzeko
eta ehunetik laurogeita hemeretzi lapurtzen dizkiote.
Esaten diote:
jokua eta lana
errealitatea eta fantasia
zientzia eta irudimena
zerua eta lurra
arrazoia eta ametsa
ez doazela elkarrekin.
Eta esaten diote
ehun ez dela existitzen.
Haurrak dio:
“hala ere ehun existitzen da”.
Loris Malaguzzi
Testuak eta diseinu grafikoa: Agurtzane, Jobana eta Renata (haur eskolako hezitzaileak)