Familiek haur eskolan parte hartzea funtsezko zutabea dugu, eta oinarri horretan pedagogia irekia eta demokratikoa eraikitzen da.
Gure haur eskolek jarrera irekia eta gardena agertzen dutenez, gurasoek aukera izaten dute ikastetxeko esparruetara modu antolatuan sartzeko. Bestalde, familiekin harremanak izateko eta lankidetzan aritzeko hainbat bide daude, eta, horiei esker, komunikazioa arindu eta errazten da hezkuntza komunitate osoan. Parte hartzeko bide horien adibide ditugu festak, bilerak, tailerrak, eguneroko bilera informalak, sektorearen egunkaria, elkarrizketak, txostenak, etab.
Gaur egun ondoko proiektuak garatzen ari dira ikastetxeetan:
Elkarrizketa pertsonalak
Ate zabalik eguna
Urtero egiten dugun topaketa da. Bertan, gure hezkuntz proiektua, lan taldea eta eskola ezagutzera ematen ditugu.
BERRIOZARKO UDAL HAUR ESKOLA
Testuak eta diseinu grafikoa: Agurtzane, Jobana eta Renata (haur eskolako hezitzaileak)
Egun bat eskolan
Festak eta ateraldiak
Ikastetxetan Eskola Kontseilua eratzea
Gure asmoa da Eskola Kontseiluaren bidez Berriozarko Udaleko haur eskoletan kudeatzeko eta parte hartzeko bide bat piztu ahal izatea. Han ordezkariak izanen dituzte zentroko zuzendaritzak, irakasleek, irakasle ez diren langileek eta ikastetxeetako gurasoek.
Parte hartzeko proposamena da, eskola irekitzekoa nolabait, eta, horri esker, gurasook egun bat ematen ahal duzue zuen seme-alabekin eta hezitzaileekin eta, nola ez, horiek zuekin.
Urte hauetan zehar jai eta ateraldi ezberdinak antolatu ditugu: eguberrietako jaia, inauteriak eta ikasturte bukaerako festa. Honez gain, herritik eta herritik kanpo ibili gara.
Informazioaren elkartrukaketa
Harreraren eginkizuna, haurrak banakotasunean hartzea da. Gainera zuen eta gure artean informazioa elkartrukatzeko aukera ematen digu.
Gelako bilerak
Ikasturtean zehar gelako hainbat bilera egiten ditugu.
Ikasturte hasieran, gure artean ezagutzeko, elkarrizketa pertsonala egiten dugu. Honez gain, ikasturtean zehar, beharren arabera gehiago finkatuko ditugu.