BERRIOZARKO UDAL HAUR ESKOLA
Testuak eta diseinu grafikoa: Agurtzane, Jobana eta Renata (haur eskolako hezitzaileak)
Zenbait haurrendako oso une alaia da, elkartzeko irrikan egoteaz gainera, beren lagunekin jolasten hasten baitira. Beste batzuendako, berriz, gogorragoa da egoera, une horretan gurasoengandik bereizten direlako. Hala ere, beldurrak eta segurtasun falta pixkanaka bazter utzirik, haurrak ohartzen dira gurasoak haien bila itzuliko direla eta eskola maitasunez eta gozatzeko eta ikasteko proposamenez beterik dagoela. Garrantzitsua da gurasook guregan jartzen duzuen konfiantza nabarmentzea.
SARRERA
Jolasa funtsezkoa da gizakiaren garapenerako. Ikastetik askatzeko oinarrizko elementua da jolasa, autonomoa eta naturala, eta gozamen iturria, gainera. Jolasaren eta ikasketaren arteko betiko bereizketatik ihes egiten dugu. Gure irudiko, jolasa haurtzaroko altxorrik handiena da, eta hagitz balio handia duenez, babestu eta bultzatu egin behar dugu, ezin kenduzko eskubidea baita. Eskolan ari garenez, jolaserako esparru eta une anitz eskaini eta egokitu nahi ditugu nonahi. Konpromisoa hartu dugu haurrek jolasean nola ikasten duten behatzeko. Jolasteko materialak eta lekuak eskaini nahi dizkiegu, denboraldi luze eta lasaiak emanik beren ideiak esperimentatzeko eta probatzeko aukera izan dezaten.
Patioa harremanak egiteko momentu aproposa da: jolasak eta sentimenduak elkartrukatzeko.
Gure eginkizuna da esparru estetikoak proposatzea, horietan haurrek beren helburuak burutzeko xedez erabakiak eta iniziatiba har ditzaten: mundua ikusteko eta ulertzeko duten berezko era...
Ez ditugu haien ideiak kontrolatu nahi, lehendik aurreikusitako hainbat helbururen bitartez. Ustekabean dago edertasuna; mundua, beren mundua ezagutzeko eta horri zentzua emateko eran.
PROPOSAMENAK
BAZKARIA
Bazkalordua hezteko une garrantzitsua da, haurrek, beste haur batzuekin batera, aukera baitute egitura, usain, zapore, soinu, eta beste alderdi berri batzuk ezagutzeko.
SIESTA, ATSEDENA HARTZEKO ESKUBIDEA
JOLAS LIBREA
KORROA ETA GOSARIA
Taldea osatzen dugula kontzientzia hartzeko xedez biltzen gara une horretan eta eguna antolatzen dugu: nork banatzen duen gosaria, zein den zerbitzaria…
Lo egitea eskubidea da. Esparru eta une horretan ingurune atsegina, beroa, gozoa eta segurua sortzen dugu haur bakoitzarendako. Haur bakoitza desberdin lokartzen da: desberdintasun horiek ezagutzea da horiek errespetatzeko modu bakarra. Gure eginkizuna da haur bakoitzari lasaitasunez laguntzea, une berezia baita hura.
Oso une garrantzitsua eta intimoa da, non haurren eta hezitzaileen artean elkarrekintza eta lotura bereziak sortzen diren.
KOMUNA