BERRIOZARKO UDAL HAUR ESKOLA
BEHI-BEHINEKO TELEFONO ZENBAKIA 848463844
Urtxintxa Haur Eskolan 2024-25 ikasturteko onarpen-prozesuaren egutegia
Gure irudiko, haur-eskolak lekua eta denbora eskaintzen ditu haurren ondoko alorretako gaitasunak bultzatu, ahalbidetu eta sustatzeko: adimena, gizarte-harremanak, afektibotasuna, estetika, komunikazioa, gorputza…
Entzumena eta errespetua baliatuz, haurrari laguntzen diogu bere garapen-prozesua ondoko alorretan aitzinatzen: gizarte-harremanak, afektibotasuna, kognizioa, zentzumenak, estetika, garapen motorra, etab.
Gure irudiko, jolasa funtsezko tresna da zeregin anitzetarako: ikasi, inori eta nork bere buruari galdetu, esperimentatu, irudimenari eragin, sortu, gauza berriak aurkitu eta munduaren konplexutasun osoa ezagutzeko.
Proiektu komuna eta koordinatua aitzinatzen dugu, eta, bertan, eskolako langile guztiok —irakasleak eta irakasle ez direnak— parte hartzen dugu horretan. Alderdi horrek koherentzia, sendotasuna eta ongizatea ematen dizkio hezkuntza-proiektuari.
Neskek eta mutikoek, familiek eta profesionalek parte hartzen dugu proiektuan, eta sinesten dugu lankidetza horretan.
Eguneroko bizitza dugu hezkuntza-proiektuaren ardatz, etengabeko ikasketa-iturria baita.
Ez dago jarduera funtzionalik, ezta ohikeriaz egindakorik ere. Berez, une bakoitzak hezkuntza-kalitatea du, neska eta mutiko bakoitzaren autonomia eta erritmo pertsonala lehenesten dituena.
Haurtzaroa aukera susmagaitzen abentura da: aldaketa iraunkorren bilaketa irekia.
Loris Malaguzzi
Testuak eta diseinu grafikoa: Agurtzane, Jobana eta Renata (haur eskolako hezitzaileak)