BERRIOZARKO UDAL HAUR ESKOLA
Testuak eta diseinu grafikoa: Agurtzane, Jobana eta Renata (haur eskolako hezitzaileak)
Zer egiten du nire semeak/alabak alde egiten dudanean?
Nola antolatzen dute eskola jana emateko, haurrak lokartzeko, pixoihalak aldatzeko...?
Zer proposamen egiten dituzte eta nolakoak dira (jolas heuristikoa, altxorren saskia, tailerra...)?
Ziur aski behin baino gehiagotan halako galderaren bat egin diozue zeuen buruari. Horregatik, eta zuen kezkei erantzuna eman nahirik, atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu gurekin ikastetxean egun bat ematera.
Familiak ikastetxearen bizitza aktiboan parte hartzeak aukera eskaintzen du gurasook zuen seme-alaben hezkuntzan aktiboki laguntzeko. Trukatzea, informazioa ematea, solas egitea, baloratzea eta gisa horretako ekintzak behar-beharrezkoak dira, jarduera horiek familia eta ikastetxea batzen baitituzte, hezkuntza proiektu komuna eginik.
Eguneroko zereginetan zuen seme-alabekin egotea da gure nahia
Garrantzitsua da zuei mota guztietako informazioa ematea, ikastetxea hurbiletik ezagutu dezazuen eta hezkuntza proiektuan sar zaitezten. Horrela, solasean eta eztabaidan hasteko aukera izanen dugu, ideiak emanez, sormenari eraginez eta zalantzak argituz.
Gure irudiko, lan dinamika horren bidez ikastetxea aberasten dugu, eta, aldi berean, elkartzeko eta eztabaidatzeko aukerak handitzen ditugu.