top of page

BERRIOZARKO UDAL HAUR ESKOLA

​Haur-eskolan onartutako haurren behin betiko zerrendak 15ean argitaratuko dira, eta matrikula egiteko epea maiatzaren 18tik 22ra bitartekoa izango da

Behin-behineko onartuen zerrenda

Urtxintxa Haur Eskolan 2026-2027 ikasturterako onartutako haurren behin-behineko zerrendak argitaratu dira.

Onartuen behin-behineko zerrenda (kontsulta EDUCAn).

Onartuen behin betiko zerrendak eta matrikula

Onartuen behin betiko zerrendak maiatzaren 15ean argitaratuko dira, eta horiek izango dira maiatzaren 18tik 22ra bitartean hitzordua eskatu eta matrikula izapidetu beharko dutenak, PRESENTZIALKI, Urtxintxa Haur Eskolan.

Ezinbestekoa izango da aurretik hitzordua eskatzea 948012012 telefonora deituz edo esteka honen bitartez.

Matrikula tramitatzeko hitzordura nahitaezko agiriekin joan beharko da.

MATRIKULA JARRAIBIDEAK_2026-2027

Aurkeztu beharreko agiriak: (ez da beharrezkoa paperean eramatea hitzorduaren momentuan posta elektronikoz bidaltzen bada)

  • Izena emateko formularioa behar bezala beteta (modu digitalean edo letra larri eta argiz).

  • Haurraren Osasun Identifikazio Txartela (OTI).

  • Familia-unitateko kide konputagarri guztien 2025eko zerga-ekitaldiari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena, edo Hezkuntza Sailari baimena ematea, kontsulta dezan. Egiteko betebeharrik ez badago, hori egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da, beste errenta edo diru-sarrera batzuk jaso direla egiaztatzen duten agiriekin batera. Azkenik, diru-sarreren zinpeko aitorpena eta egoera sozioekonomikoa egiaztatzen duen txosten soziala aurkeztu ahal izango dira. Agiri hori aurkezteko epea 2025eko zerga-ekitaldiari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren kanpainaren azken egunera arte atzeratu ahal izango da.

  • Ordainagiriak helbideratuko diren banketxearen kontu zenbakia, titularra eta zenbakia adierazita.

  • Hala badagokio, haurra behar bezala artatzeko beharrezkoa den osasun-informazioa.

  • Hala badagokio, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izandako jaiotzengatik familia-unitatea osatzen duten pertsonen kopuruaren aldakuntza egiaztatzen duen dokumentazioa.

 

Matrikula ez bada adierazitako epean formalizatzen, lortutako plaza galduko da eta ordura arte haurra egon daitekeen itxaron-zerrendetatik eratorritako eskubideak bertan behera geratuko dira.

Onarpen-prozesuari buruzko informazio orokorra urtarrilaren 22ko 6/2026 Ebazpena eta martxoaren 1eko 16/2024 Foru Aginduan dago araututa.

Urtxintxa Haur Eskola 2026-27 ikasturteko onarpen-prozesuaren egutegia

Otsailaren 23tik martxoaren 6ra Berriozarko Urtxintxa Haur Eskolan aurre-inskripzioak eginen dira 2026-2027 ikasturterako.

Aurten, aurreinskripzioak telematikoki, Educa Portal bidez, edo presentzialki, Urtxintxa Haur Eskola lehen aukeran eskatutako zentroa denean, tramitatuko dira.

Aurre-matrikula presentziala aukeratuz gero, Urtxintxa Haur Eskolan egingo da eta aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da otsailaren 13tik martxoaren 5era 948 012 012 telefonora deituz edo esteka honen bidez (Klikatu hemen).

Hala nahi duten familiek, aurreinskripzioa online egin ahal izango dute mugikorretik edo ordenagailutik, Educa atariaren bidez, Cl@ave sistema, NAN digitala edo ziurtagiri digitala erabiliz, educa erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik hitzordua eskatzea.

Dokumentuak:

 

Informazioa eta dokumentazioa gune honetan bertan zabaltzen joango gara datak hurbiltzen direnean.

Edozein zalantza edo kontsulta izanez gero, Haur Eskolarekin harremanetan jar zaitezke honako helbide elektroniko honetara idatziz: eimurtxintxa@berriozar.es

Onarpen-prozesuari buruzko informazio orokorra urtarrilaren 22ko 6/2026 Ebazpenean eta martxoaren 1eko 16/2024 Foru Aginduan dago araututa.

Datak (Onarpen-prozesuaren egutegia):

  • Aurreinskripzioa: Otsailaren 23tik martxoaren 6ra

  • Eskaeren behin-behineko egoera (ikusgai): apirilaren 22an

  • Behin-behineko egoeraren aurkako erreklamazioak eta zuzenketak: apirilaren 23tik 29ra.

  • Behin-behineko zerrenda argitaratzea: maiatzaren 5ean

  • Erreklamazioak: maiatzaren 6tik 12ra

  • Jaiotza-ziurtagiria aurkezteko epearen amaiera (2026ko martxoaren 7tik maiatzaren 11ra jaioak): maiatzaren 12a

  • Behin betiko zerrenda argitaratzea: maiatzaren 15ean

  • Matrikula: Maiatzaren 18tik 22ra

bottom of page