HARRERA ALDIA
Zenbait aholku
- Denboraldi horretan, haurra jarraian etortzen saiatu behar dugu, huts egin gabe.
- Ez ditugu egokitze-prozesuak konparatu behar.
- Psikologikoki haurra prestatu behar dugu aurkituko duen egoera erabat ezezaguna ez izateko. Bere hezitzaileak eta haur batzuk nola deitzen diren, zer jolasetan arituko den, eta abar esango diogu... forma positiboak baliatuz betiere.
- Txupetea edo panpina ekartzen utziko diogu, baita erabili edo aldamenean izan ohi duen edozein objektu ere, horrek segurtasuna emanen baitio.
BERRIOZARKO UDAL HAUR ESKOLA
Testuak eta diseinu grafikoa: Agurtzane, Jobana eta Renata (haur eskolako hezitzaileak)
Moldatualdiak suposatzen du elkarrekin ibiltzen hastea helmuga ikusi gabe.
Gurasoak eskolan egoteak bi helburu ditu, batetik, etxetik eskolarako haurren igarotzea errazagoa egitea eta, bestetik, familien eta eskolaren arteko harreman estua eraiki ahal izatea.
Denbora horrek esanahi berezia du haurrentzat; gurasoengandik, familia-girotik eta bere afektu-kodeetatik bereiztean haustura gertatzen baita.
Egokitze-aldiak ez du iraupen bera guztientzat, prozesu hori haurrak berak egin behar duelako. Horregatik, hain zuzen ere, garrantzitsua da gizabanakoaren erritmoak errespetatzea ezta azkartzea ere.
Negarra: negarra sortzen da beharra delako. Negarrak eskolan ibiltzeko modua aurkitu behar du, eskubide bat delako. Negarrak badu beti arrazoiren bat, ez da manipulazioan oinarritzen. Hitzez esan ezin diren gauzak adierazteko modua da.
Gure zeregina garrantzitsua da: haurren negarra maitasunez, begirunez eta, batez ere, gure presentziaz laguntzea.