BERRIOZARKO UDAL HAUR ESKOLA
Testuak eta diseinu grafikoa: Agurtzane, Jobana eta Renata (haur eskolako hezitzaileak)
Jolasaren objektuek aise erabiltzeko modukoak izan behar dute; forma, tamaina, egitura, kolore eta pisuari dagokienez, mota guztietako materialez eginak; eta, ahal izanez gero, material naturalez eginak, ez plastikozkoak, ordea. Izan ere, industriak eginiko jostailu gehienak plastikozkoak izaten direnez, ukimen-sentsazioak pobretu egiten dira.
Materialak
Zer aukera eskaintzen dizkie haurrei
Material horien bidez, zentzumenak eta objektuen ezagutza zehatza garatzen dituzte haurrek, begirada, ahoa, ukimena, usaimena, entzumena eta mugimendua baliatuz.
eta beren ahalmenez jabetzeko.
Era berean, ondokoei dagozkien erlazio fisikoak eta logikoak ezartzeko gauza dira haurrak: neurria, barnekoa-kanpokoa, ertza, sailkatzea, segida matematikoak, etab.
Bestalde, beste zeregin batzuk aitzinatzeko modu bat aurkitzen dute: beren ikaragarrizko jakin-mina garatzeko, ikertzeko, irmotasunez kontzentratzeko…
Hezitzailearen eginkizuna
Gure zeregin nagusia da materialak jartzea eta, geroago, horiek jasotzea, proposamenak behar bezala prestatzea, behatzea eta haurrek beren kabuz nola ikasten duten jakiteko informazioa biltzea.
Hartaz, aukera izanen dugu datu horiek interpretatzeko, taldean horiei buruz eztabaidatzeko eta proposamen berriak prestatzeko, haurrek beren jatorrizko ikasbideetan sakontzen jarrai dezaten.
Proposamen hori talde txikian egiten dugu haurrekin. Materialak ez du plastikozkoa edo egituratua izan behar, hau da, ez du berezko xederik. Horrela, haurrek, sormenari eraginez, beren helburuak eta ikasketak asmatu behar dituzte, banaka edo taldeka.